Zangozako Ikastolak herrialde ezberdinak batu zituen Arkupeetan
Ixabel Etxeberria Nafarroako erregina izan zenaren antzezlanak eta eskutitzak biltzen dituen lanaren inguruan solastu zen. Heptameron abesbatzak garaiko hainbat obra interpretatu zituen.
Euskal Herrian badira periferiatik euskara lantzen duten eragile ugari, horietako bat Ikastolen mugimendua da. Ikastolek historian zehar toki guztietan izan dute misio bera, periferiako ikastolek ere badute: jendartea euskalduntzeaz gain, euskalduntasun horren bitartez euskal kultura indartzea. Hori baita euskal identitatea garatzeko bide sendoena.
Zangozako Ikastolan 2024ko Nafarroa Oinez jarduera programaren baitan, urtarril-martxoa bitarte, Zangoza aldeko zenbait herrietan burutzen ari den jarduera antolatu dute.
Joko heuristikoen, irekien eta egituratu gabeko zirkuitua eskaintzen da, non umeei euskaraz jolasean aritzeko aukera eskaintzen zaien.
Zangoza aldeko 4 herritara zabaldu da proposamena: Kaseda, Oibar, Gabarderal eta Ledea.
Laguntzen du
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU