Lesakako Oinez Basoa landatzen hasi dira Frain inguruan egindako ekitaldian. 11.000 zuhaitz landatuko ditu Udalak, orain arteko Oinez Basorik handiena, Nafarroa Oinezen ekimenarekin bat eginez.
Pedro Luis kontserbak erosiz Nafarroa Oinezeko proiektuan languntzen duzu. Dagoeneko salgai daude Altsasuko Oinez dendan.
inklusioaren irizpideak kontuan izanik, lau herritan (Altsasu, Urdiain, Olazti eta Ziordi) eta Nafarroako gainontzeko ikastoletan ere, argazkiak ateratzeko deialdia zabaltzen da. Irizpide horiek errespetatzen diren edozein egoera, toki, protagonista eta bestelakoei argazkiak ateratzean datza ekintza.
Castillo Suárez, Joxemari Morcillo “Morkots” eta Enara Intsaustik Mainamikirri Burundako sorginaren bi istoriorekin —Erregeren alaba batetik eta Katu beltzak bestetik— albuma osatu dute. Misterioz eta magiaz beteriko ipuinak dira biak. Izan ere, Mainamikirrik, toki guztietara berandu iritsiagatik, dohain bereziak zituen gaixorik zegoen jendea sendatu ahal izateko.
Fanietorri argitalpenetako kideek 2018an Altsasun ospatuko den Nafarroa Oinezarekin b...
Lege oharra
Pribatutasun politika
Cookie-en politika
Web garapena: Aldor Internet
Laguntzen du
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU