Euskaltzaindiak, gaur ere, ohiturari eutsiz, Nafarroa Oinez ospatuko duen ikastola bisitatu du. Ikastolako eta Nafarroako Ikastolen Elkarteko ordezkariez gain, euskal akademiaren zuzendaritzako kideek zain zituzten Iñigo Aritza ikastola osatzen duten lau herrietako ordezkariak. Altsasu, Urdiain, Ziordia eta Olaztiko alkateek zein Sakanako Mankomunitateko lehendakariak harrera egin diete.
Uxue Barkos, Nafarroako Lehendakariak, eta Maria Solana, Hezkuntzako kontseilari eta Gobernuko bozeramaileak, Nafarroa Oinez 2018ko antolatzaileei harrera egin diete gaur goizean. Jaia urriaren 21ean ospatuko da Altsasu / Alsasuako Iñigo Aritza Ikastolan.
"Atxitamutxita ipuina" oinarritzat hartuz, inklusibitatea lantzeko hainbat jarduera eta denborapasa diseinatu ditugu. Hauek guztiak batu eta gida bat osatu dugu: atxitamutxita GIDA. Bertan aurkituko dituzuen proposamenak aurrera eramatera animatzen zaituztegu.
Hizkuntza gutxituetako hedabideak munduan.
Urriaren 20an Larunbata - Nafarroa Oinezaren bezperan.
Altsasun, Iortia kultur gunean.
Lege oharra
Pribatutasun politika
Cookie-en politika
Web garapena: Aldor Internet
Laguntzen du
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU