Atsegin handiz jakinarazi nahi dizuegu datorren ostegunean, abenduak 13, 18:30ean, Nafarroa Oinez 2019ren materiala saltzeko denda berria inauguratuko dugula. Denda Tuteran dago, Concarena kaleko 20. zenbakian. Dendaren irekiera ospatzeko hainbat jarduera antolatuko ditugu bertan; jarduera horien artean, “Tuterako Jota” dantzatuko dugu, eta zuek ere parte hartzea espero dugu.
Olentzero ari da opariak prestatzen, eta seguru opari horien artean badela Nafarroa Oinezeko materiala ere. Olentzerok bezala, zuk ere Argia Ikastola lagundu eta opari polit bat egin nahi baduzu, Iruñeko Gabonetako azokan (zezen-plazan) aurkituko gaituzu, datorren larunbatean, abenduak 15, 10:30etik 14:00etara, eta 16:30etik 21:30era.
Bertan espero zaitugu! Izan argi!
Aurreko asteazkenean Tuterako kultur zinegotziarekin bildu ginen Nafarroa Oinez 2019 aurkezteko asmoz.
Heldu da Nafarroa Oinez 2019ko lehenengo arropa. Ikusteko irrikitan bazaude, gerturatu ostiralean, azaroak 30ean, Argia Ikastolara 16:00etan. Iada gure familiak herrietan zehar ibili dira saltzen. Aurreko astean Lesakan eta Goizuetan egon ziren.
Lege oharra
Pribatutasun politika
Cookie-en politika
Web garapena: Aldor Internet
Laguntzen du
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU