Ordutegia:
Gainera, Mari Domingi poz-pozik etorriko zaigu bisitan, ezin duzue aukera hau galdu!! Mari Domingik gutunak eta marrazkiak jasoko ditu Olentzerori eramateko, eta txokolate goxo-goxo batera ere gonbidatuko gaitu 12:00etan. Anima zaitezte!!!
Atsegin handiz jakinarazi nahi dizuegu datorren ostegunean, abenduak 13, 18:30ean, Nafarroa Oinez 2019ren materiala saltzeko denda berria inauguratuko dugula. Denda Tuteran dago, Concarena kaleko 20. zenbakian. Dendaren irekiera ospatzeko hainbat jarduera antolatuko ditugu bertan; jarduera horien artean, “Tuterako Jota” dantzatuko dugu, eta zuek ere parte hartzea espero dugu.
Olentzero ari da opariak prestatzen, eta seguru opari horien artean badela Nafarroa Oinezeko materiala ere. Olentzerok bezala, zuk ere Argia Ikastola lagundu eta opari polit bat egin nahi baduzu, Iruñeko Gabonetako azokan (zezen-plazan) aurkituko gaituzu, datorren larunbatean, abenduak 15, 10:30etik 14:00etara, eta 16:30etik 21:30era.
Bertan espero zaitugu! Izan argi!
Aurreko asteazkenean Tuterako kultur zinegotziarekin bildu ginen Nafarroa Oinez 2019 aurkezteko asmoz.
Laguntzen du
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU