EUSKAL HERRIKO IKASTOLEN KOMIKI LEHIAKETAREN LEHEN EKITALDIA JARRI DUTE MARTXAN IKASTOLEN JAIEK

Gure herriaren Historiaren momentu zehatz batean gertatutakoa komiki-kontakizun bilakatzeko helburuarekin ekin diote ikastolen jaiek Euskal Herriko Ikastolen Komiki Lehiaketari. 14-16 urte bitarteko gazteei zuzendua, apirilaren 30a arteko epea izango dute lanak aurkezteko; berauek bakarka edo taldean egin daitezke.

+ info

NAFARROA OINEZ PILOTA TXAPELKETA ESTELLERRIAN BARNA

Guztiontzat aski ezaguna den pandemiaren ondorioz, 2020ko Nafarroa Oinez jarduera programa bertan behera utzi behar izan zuten Lizarra Ikastolan. Urtebete pasa da orduz geroztik eta ohiko egoera berreskuratu ez bada ere, egoera berriak finkatzen dituen mugak aintzat hartuta Nafarroa Oinez 2021 urtea antolatu eta garatzen ari dira Lizarra Ikastolan. Batetik, gainerako ikastolen jaiekin batera jarduera programa bateratua sortu dute, bestetik, Lizarra aldeari begirako programa jorratzen ari d...

+ info

TANTA ikastolen aldeko elkartasun adierazpen txartela da. Herritarrek bost euroko ekarpena eginez eskuratu dezakete txartel bakoitza. Ikastolen jaien ekimenez sortu zen joan den urtean, eta ikastola guztien egitasmoa da. Horregatik Ikastolen Elkartearen ardurapean gauzatu da ekimena. Urtero, urte horretako jaien ikastola antolatzaileek dute elkartasun txartel hauek banatzeko ardura nagusia, baina ikastola guztiek hartzen dute parte ekimenean. Guztiak ari dira herritarren elkartasuna tantaz...

+ info

ESKOLARTEKOA: HITZETIK HORTZERA SAIOKO IRAGAN ASTEBURUKO EMANALDIA

Eskolatik Plazara ekimena eta Ikastolen Elkarteak bertsolaritza irakaskuntzara eramaten izandako aitzindaritza izan ziren ETB1ek otsailaren 27an eta 28an eman zuen Hitzetik Hortzera saioko bi gai nagusiak.

Hemen dituzue batari zein besteari buruzko bideoak.

+ info

Laguntzen du

Nafarroako Gobernua

Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU

Unión Europea - NextGenerationEU Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia