Gaur mustu da Lakuntzako Kultur Etxean, Asunción Goikoetxea artista bakaikuarra omentzen duen Artea Oinez erakusketa

Gaur arratsaldeko 18:30etan ireki dizkio ateak Lakuntzako Kultur Etxeak, ekainaren 4ra arte ikusgai izanen den “Artea Oinez” erakusketaren XXVI. edizioari. Aurten, Artea Oinezek eta Etxarriko Andra Mari Ikastolak, Asun Goikoetxea artista bakaikuarra omendu nahi izan dute, arteari eta kultura garaikideari, euskarari eta ikastolekin beti izan duen lankidetza eskuzabalari egindako ekarpenagatik.

+ info

Gureari arnasa eman beharra: euskararen arnasgunean eta D eredua indartzeko aldarri sendoa Lakuntzan

Euskarari eta hezkuntzari buruzko jardunaldia burutu da apirilaren bukaeran, Lakuntzako kultur etxean, aurtengo Nafarroa Oinezen programaren barnean. Jardunaldiak bi mahai-inguru izan ditu; bat euskararen arnasguneei buruzkoa, eta bestea D ereduari buruzkoa.

Punta-puntako adituek hartu dute parte hausnarketa sakonak egiten eta erronka berriak  proposatzen.

+ info

2023/04/18 | NAFARROA OINEZ

EMAN ARNASA GUREARI!

Milaka urteko bizitza izan duen gure hizkuntza zaharrak gorabehera handiak eduki ditu historian zehar, zabalkundeari, erabilerari zein prestigioari dagokionez; baita jasotako erasoei zein aldeko mugimenduei dagokienez ere. Funtsezkoena, ordea, gaur egungo egoera da, eta etorkizuna. Baikorrak izan gaitezke Nafarroan euskararen osasunari dagokionez? Ez dago batere argi kontua. Aspaldi erdaldundu ziren eskualdeetan gure hizkuntza hobera doa, okerrago...

+ info

 Artea Oinez XXVI ikusgai da jada Iruñeko Kondestablearen, maiatzaren 7 arte

Martxoaren azken ostiralean, ireki dizkio ateak Iruñeako Kondestablearen Jauregiak, maiatzaren 7ra arte ikusgai izanen den “Artea Oinez” erakusketaren XXVI. edizioari. Ondoren, maiatzaren 26an, Lakuntzara mugituko da erakusketa, eta bertako Kultur Etxean egongo da ekainaren 4ra arte.

Asuncion Goikoetxea artista bakaikuarra homentzen du aurtengo erakusketak. 

+ info

Laguntzen du

Nafarroako Gobernua

Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU

Unión Europea - NextGenerationEU Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia