eus | cas
Babestutako zuhaitzak: 159

Albisteak

2021 AZA 30

ORREAGA FUNDAZIOAK SARIA EMANGO DIO OINEZ BASOA EKIMENARI

 

Abenduaren 3an Nafarroaren Eguna/Nafarren Biltzarra dela eta, Orreaga Fundazioak urtero ematen die "Mariscal Pedro de Nabarra" izendapena Nafarroako baloreen eta nortasunaren defentsan egindako ibilbideagatik nabarmendu diren pertsona edo entitateei eta Leringo kondeari, aldiz, horien aurka egiteagatik nabarmendu izan denari. Aurten, "Mariscal Pedro de Nabarra" izendapena Nafarroako Ikastolen Elkarteari emango zaio, "Oinez Basoa" ingurumen-proiektu garrantzitsuagatik.

Nafarroako Ikastolen Elkarteak denboran egin duen lan nabarmena, gure erkidegoan euskara garatzeko funtsezkoa izateaz gain, "Oinez Basoa" proiektuarekin osatzen da, eta horixe nabarmendu nahi dugu aurten.

Aipatutako Oinez Basoa proiektuaren bidez ingurumenaren alde egiten duen lanak Nafarroa Oinezek inguruneari eta klima-aldaketari eragiten dion inpaktua minimizatu nahi du. Eremu zabalak basoberritzean datzan ekarpen horrek esan nahi du 50.000 zuhaitz inguru landatu direla 2008tik, proiektua abian jarri zenetik,

Urrats eredugarria da, itxuraz apala, baina oso garrantzitsua Klima Aldaketaren eta biodibertsitatearen suntsiketaren aurka borrokatzeko, azken aldian guztion ahotan baitago.

Horregatik guztiagatik eta sari honi garrantzi handiagoa emateko, Ikastolen Elkartearekin batera, Marta Igoa proiektuaren koordinatzaileak eta Josu Reparaz Nafarroako Ikastolen Elkarteko zuzendariak parte hartuko duten hitzaldia antolatu dugu.

Bertan, proiektuaren ezaugarrien, historiaren eta etorkizunerako dituzten erronken berri emango digute.

Hitzaldia abenduaren 1ean izango da arratsaldeko 7etan, Kondestablearen Jauregian.