eus | cas
Babestutako zuhaitzak: 157

Zer da oinez basoa?

Oinez Basoa tokian tokiko proiektua da, Nafarroa Oinez festaren antolaketaz arduratzen den ikastolari laguntzera heldu dena.

Baina, aldi berean, dimentsio unibertsal eta parte hartzailea du, milaka pertsona eta entitate bere baitan bildu nahi dituena. Horrela, ingurumenaren eta euskararen berreskurapenean lagunduko dugulakoan gaude.

Oinez Basoa Nafarroa Oinez Fundazioak (NOF) sustatutako proiektua da.

Proiektua 2008an sortu zen, ikastolen jaiak naturan eragiten duen ekologia-inpaktuarekin jabetutakoan, Nafarroa Oinezek baliabide naturalak kontsumitzea, hondakinak sortzea eta berotegi-efektuko gasak isurtzea eragiten baitu. Festaren aztarna ekologikoa gutxitzeko asmoz, Oinez Basoa ekimena abian jartzea erabaki zen, hala ustez osoz, nola konpromisoz. Festa hartzen duen tokian ingurumenaren kalitatea hobetzeko testigantza egonkorra da Oinez Basoa eta jasangarritasunari lotutako ekimena, zeinak, jai jasangarria eredurantz aurre egin nahi baituen.

Ekimena abian jarri zenetik Arbizuk, Tafallak, Tuterak, Zangozak, Baztanek, Andosilla-Sartagudak, Lesakak, Altsasuk, Arguedasek eta Barindano-Antzin-Lizarrak hartu dituzten 10 baso sortu dira. Eta, 14 urteetan zehar egin duen ibilbidearen baitan, 50.000 zuhaitzetik gora landatzea lortu da Nafarroa guztian barna, Nafarroa Oinezek uzten duen elkartasun aztarna eraginez. Sortutako basoak, urtetik urtera, garatzen doaz, aberasten eta gure hezkuntza jarduerari lotutako baliabide pedagogiko bilakatzen. Horren adibide garbia Arbizuko basoan sortutako baltsa, non hegazti migratzaileek eta igelek bizitoki egin duten. Tafallan, NUPren laguntzaz, ikerketa-lan bat gauzatu dute, airearen karbonoaren bahiketa eta Oinez Basoak naturan sortzen dituen onurak aztertzeko.

2017-2018 ikasturtean hitzarmen bat izenpetu zen Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin, Oinez Basoen sarearen garapen pedagogikoa dela-eta. Hitzarmen horretan hainbat ekimen biltzen dira. Alde batetik, ingurumenaren alorreko parametroen eta proposamen parte-hartzaileen monitorizazioa, ingurumen hezkuntza lantzeko Tafallako Oinez Basoan. Iñigo Virto -ingeniari doktore agronomoa- eta Bosco Imbert -biologiako doktorea- irakasleek parte hartuko dute bertan.

Beste alde batetik, Oinez Basoen sareaz baliatuko den zientzia proiektu herritar baten garapena. Ekimen horren bitartez, ikasleek zein familiek parte hartu ahal izango dute tresna horren garapenean, eta, horrela, espezieak identifikatu eta konparatuko dira, izen arruntak sartuko dira hainbat hizkuntzatan eta erreferentziazko oinarri bat sortuko da, konparazioak eta jarraipenak egin ahal izateko, bai sare barruan bai plataformako beste ekimen batzuetan. Biologiako doktore den Javier Peralta irakasleak jardungo du laguntzen.