eus | cas
Babestutako zuhaitzak: 227

Oinez Basoa 2017 - Lesaka

Lesakan 2017ko Nafarroa Oinezek utzitako aztarna ekologikoa gutxitzeko asmoz, bi zuhaitz landaketa egin dira herriko bi eremu ezberdinetan.

2015eko abenduaren 19an, sute handi batek 190 hektarea erre zituen Lesaka eta Igantziko lurretan. Sugarra, zuhaitz bat tentsio handiko kable baten gainera erori eta hau puskatu zuenean hasi zen. Kablea lurrera erori eta minutu gutxitan sutea segidan zabaldu zen lur eremu zabalean. 190 hektarea erre ziren guztira, horietako 120 hektarea zuhaitzez beteriko baso aberatsak ziren; horrenbestez, pinuak, gaztainondoak, bertako haritzak, haritz amerikarrak, lizarrak eta bestelako espezieak erre ziren sutean.

Bertako arbola gehienak hilak edo oso kaltetuak gelditu ziren inguruko ekosistema arrisku larrian jarriz.

Hondamendi hau ikusirik, Tantirumairu Ikastolak Frain eta Ziobiko eremu kaltetu horiek zuhaitzekin birlandatzea proposatu zuen. Proiektu hau, Lesakako Udalaren eta Nafar Gobernuaren laguntzaz eramanen da aurrera.

Proiektu honi esker, 9 hektareako eremua birlandatu da; Ziobiko parajean 7,42 hektarea eta Fraingo kaskoan 1,63 hektarea. Ziobiko lurretan, Bertako Haritza, Gereziondoa, Lizarra, Pinus Taeda eta Atlas Zedroa landatu dira. Fraingo kaskoan aldiz, Urkia, Bertako Haritza eta Gereziondoa. Bi landaketa eremu hauek itxiak egonen dira zuhaitzen babeserako.

Erretako lurren berreskurapenaz gain, Lesakako ikastolak bere ekarpena eginen dio proiektuari; Fraingo eremu berdinean, ibiltarientzat atseden eta informazio gune bat sortuko du.

Babesleak

Tantirumairu Ikastola
Tantirumairu Ikastola
Nafarroako Ikastolen Elkartea
Nafarroako Ikastolen Elkartea
Lesakako Udala
Lesakako Udala
Gobierno de Navarra
Nafarroako Gobernua
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Nafarroako Unibertsitate Publikoa - GESOL
Nafarroako Kutxa Fundazioa
Nafarroako Kutxa Fundazioa