eus | cas
Babestutako zuhaitzak: 318

Oinez Basoa 2016 - Sartaguda-Andosilla

Ibaia gelditzen ez den moduan 2016ko Basoa Oinezak ere proiektu berri bat ekarri digu, lehendabizikoz bi herri desberdinetan proiektatuko delarik. Batetik Andosillan, bertako ekosistema desberdinen konserbazioan lagunduko duen basoberritzea aurrera eramango da eta bestetik Sartagudan, herriko naturgune desberdinak lotuko dituen interes bereziko sakan bat zuhaitzez hornituko da.

2016ko Basoa Oinezak erronka berezia izango du, ezin baitugu ahaztu, lehenengo aldiz, bi ikastolen artean aurrera eramango dugun proiektua delako eta gainera bi Baso desberdin sortuko ditugulako, bi herri desberdinetan.

Desafioa haundia da eta erakargarria ere, azken finean bi ikastetxek eskualde-ikastolen izaera duten heinean, beraien helburu nagusietako bat, beraien lana inguruko herrietan islada izatea da.

Memoriaren Parkea eta Ebro Ibaiaren Erribera

Memoriaren Parkea eta Ebro Ibaiaren Erribera bezalako bi naturguneak lotzen duen sakanaren ertzetan baso ilarak sortuko dira eta bidean zehar zuhaitzez beteriko etorbide bat eratuko dugu.

Gaur egun zonalde hau erabat utzita dago eta hainbat zuhaitz gaixorik daude. Gure lanak sakanak berak duen interes naturala indartuko du eta landare aniztasun haundiagoa emango dio.

Azken finean herriak duen berdeguneen sarea osatzen lagunduko duen ekimena burutzea izango da helburu nagusia.

Hauek dira landatuko ditugun espezieak:

  • ZUHAITZAK: lertxuna (Populus tremula), artea (Quercus Illex), haltza (Alnus Gutilosa), basaka (Celtis australis),
  • ZUHAIXKAK: oilarana (Prunus mahaleb), olibondoa (Olea europea), basa arrosa (Rosa canina), elorri beltza (Prunus espinosa), legeltxorra (Pistacia lentiscus), elorri zuria (Crataegus monogyna)

Andosillako Gurutze Santuaren Ermita

Andosillako Gurutze Santuaren Ermitaren ondoan dagoen 2 hektareako lurzoruan basoberritze lanak egingo dira. Gaur egun zonalde hau herritarrentzat aski ezaguna den aisialdi gunea dugu. Dagoeneko pinu baso zahar bat esistitzen da eta ekimen honi esker eremu natural hori zabaltzea lortuko da eta hegaztiak ikus ahal izateko gune ezin aproposa dela kontuan izanik, hegaztien behatoki bat eraikitzeko asmoa ere badago. Gainera orain dagoen askaldegian ere berritze eta mantentze lanak burutuko dira.

Orain arte egin diren antzeko landaketek lurzoruaren hobekuntzarekin zerikusia duten ingurumen-onura handiak ekartzen dituztela erakutsi dute. Andosillako zonalde hau, dituen ezaugarri geologikoengatik, nahiko lur urria dela esan daiteke eta egingo diren landaketek berau aberastea espero da.

Landatuko diren espezieak:

  • ZUHAITZAK: Aleppo pinua (Pinus Halepensis).