eus | cas
Babestutako zuhaitzak: 309

Oinez Basoa 2014 - Zangoza

NIEk, Zangozako ikastolak, Zangozaldeko Mankomunitateak eta Zangozako Udalak Oinez Basoa 2014 proiektuan oinarritutako elkarlan hitzarmen bat sinatu zuten, asmo hauek bateratzeko: euskararen ikaskuntza Zangozan mantendu eta lanetik sortutako eta elkarbizitzarako egokia den espazio berritu bat sortu.
Jasotako laguntzarengantik gizarteari ordainean zerbait emateko aukera egokia iruditu zitzaion Zangozako ikastolari, eta Oinez Basoa plural eta anitz bat sortzeko konpromisoa hartu zen, BERRESKURATZEKO erantzunkizunarekin.

Oinez Basoa Zangozaldean proiektua Nafarroa Oinez 2014ko leloaren hiru aditzetan islatu zen:

  • ESAN: esan, posible dela kaltetutako inguruak BERRESKURATZEA. Urteetan zehar hiriko hondakinak pilatzeko erabili den ZABORTEGI zahar bat basotu da.
  • IZAN: omenaldi bat egin zaio herri-nortasunari eta Zangozako baratzeari, herriko bizitza eta kulturaren ardatza izan delako. Horretarako, BASO JANGARRI bat sortu da, non zonaldeko fruiturik ohikoenak haziko diren modu jasangarrian.
  • GOZATU: inguruaz, ibaiez… gozatzen jarraitu nahi da. BASOA HEGAZTI proiektuaren bidez, HEGAZTIENDAKO ETXOLAK jarri dira Irati eta Aragoi ibaien bazterretan. Hegaztien presentzia eta zenbait espezieren BERRESKURAPENA bultzatu da, ekosistema mantentzeko.

2015eko urtarrilean ekin zitzaion landaketari eta, dagoeneko, herriko zabortegi zaharra 3.000 landarerekin oihan berritu, herriko nekazaritza ekosisteman 500 landareko baso bat sortu eta hainbat habia-kaxa paratu dituzte hegazti intsektujale ttipiendako, harrapariendako eta saguzarrendako.

Babesleak

Zangozako Ikastola
Zangozako Ikastola
Nafarroako Ikastolen Elkartea
Nafarroako Ikastolen Elkartea
Zangozako Udala
Zangozako Udala
Eirlan Hizkuntza Zerbitzuak
Eirlan Hizkuntza Zerbitzuak
Viscofan
Viscofan
Geoalcali
Geoalcali
Gobierno de Navarra
Nafarroako Gobernua
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Nafarroako Unibertsitate Publikoa - GESOL
Nafarroako Kutxa Fundazioa
Nafarroako Kutxa Fundazioa