eus | cas
Babestutako zuhaitzak: 227

Oinez Basoa 2013 - Tutera

Argia Ikastolaren Oinez Basoaren antolaketatik ere, 2013 urtean, proiektu honetan sinetsi zen. Orain arte, mendebaldeko basoa dugu Arbizun eta beste bat Tafallan, mediterranearra. Tuterako Oinez Basoak ekimen honi jarraitutasuna emateko ohorea eta erantzukizuna izan zuen, horregatik, bere ingurunea adierazten zuen basoa bultzatu zuen: erriberako basoa edo "sotoa". Horretarako, Argia Ikastolak "Amalurra proiektua" taldearen esku utzi zuen proiektua handi hau, Argiaren bihotz beretik jaio zen taldea eta ikastolako gurasoek eratzen dutena.

Oinez Basoarako aukeratutako lekua "El Soto de los Tetones" izan zen. Tuteratik 4 km-tara kokatuta dago, 118 hektareako azalera hartzen du eta 25 urtetan zehar arrozaren laborantzarako erabilia izan zen. Sotoa Natura 2000 sareari dagokion arloa da, "Lugar de importancia Comunitaria" (LIC) delakoaren atal bat bezala eta horrela enklabe natural gisa kokatzen da . Kontuan hartzen espezie kantitatea, Nafarroako 3. hezegune garrantzitsuena da. Guneak 120 hegazti- espezie hartzen ditu, haietako 30 uretakoak, beste animalia batzuez gain. "gune hezeko Tuterako gerrikoa" izena eman geniezaiokeen lekua da.

Tuterako Oinez Basoa 2014ko urtarrilaren 19an abiarazi zen eta auzolanean egindako lanari esker, proiektuaren 3000 zuhaitzak landatu ahal izan ziren.

"Gizartea ondo hazten da pertsonek inoiz disfrutatuko ez duten itzala egingo duten zuhaitzak landatzen dituztenean"

Babesleak

Argia Ikastola
Argia Ikastola
Nafarroako Ikastolen Elkartea
Nafarroako Ikastolen Elkartea
Amalurra
Amalurra
Tuterako Udala
Tuterako Udala
Gobierno de Navarra
Nafarroako Gobernua
Nafarroako Kutxa Fundazioa
Nafarroako Kutxa Fundazioa
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Nafarroako Unibertsitate Publikoa - GESOL