eus | cas
Babestutako zuhaitzak: 318

Oinez Basoa 2009-2010 - Arbizu

Proiektu honen jatorrizko ideia Francisco de Jaso Ikastolan agertu zen 2008ko Nafarroa Oinezen, ideia denbora faltagatik gauzatzea lortu ez zen arren. Oinez Basoa proiektua 2009ko Nafarroa Oinezean abiarazi zen, lehenengo Basoa 2010ko neguan Arbizu inguruan landatuz.

Baso honetan 5.200 zuhaitz landatu dira, 2009an Etxarri-Aranatzeko Andra Mari Ikastolako Nafarroa Oinezari eta 2010an Atarrabiako Paz Ziganda ikastolari zegozkienak, hain zuzen ere. Arbizuko Basoa jada errealitatea da. Zuhaitzak haziz doaz eta haien ondoan ingurumen-balio garrantzitsua duen proiektuak.

Sakanako anfibioen bizilekua hobetzeko asmoz, batez ere babespeko espeziea den igel zaluarentzat (Dalmantina Igelarentzat), Oinez Basoan bi baltsa prestatu dira.

Helburu nagusia hezeguneak Sakanan zehar areagotzea da eta igel zaluaren ugalketa erreztea, bere habitataren aldaketarekin sentibera den anfibio hau Nafarroako espezie mehatxatuen katalogoan sartuta baitago.

Gainera, hegazti migratzaileen behatoki bat jarri da martxan, espezie hauek pasatzen diren eskualde garrantzitsua dela antzeman delako.