BURUZ, BIHOTZEZ, OINEZ
Egilea: xxxxxxxxxxxx
LELOA
Buruz, bihotzez, oinez
euskaraz bizi nahi dugu
buruz, bihotzez, oinez
ta ibili munduz mundu
buruz, bihotzez, oinez
euskaraz bizi nahi dugu
buruz, bihotzez, oinez
LELOA
Galdetuko baligute
nor den Paz de Ziganda
lehenbiziko emakume
euskaltzaina izan da
Uxue ikastolari
izen hori emanda
hirurogei urte joanda
eztanda
Sugaar, Mikelats, Mari:
Non haiz non, Atarrabi?
nola Ultzamak Argari
emari
Geroaren ehiztari
hainbertze belaunaldi
mingainaren buruzagi
jostari
LELOA
Nafarroan hiribildu
Begiratoki Ezkaba
jasoa geroratzea
da gure bihozkada
Kantu, kontu, oihu, amets
Euskara edo ezkara
aukeratzerik ez da ba
bestara
Sugaar, Mikelats, Mari:
Non haiz non, Atarrabi?
nola Ultzamak Argari
emari
Geroaren ehiztari
hainbertze belaunaldi
mingainaren buruzagi
jostari
Maitasun kate protesta garrasi
bihotzak pentsatzen nahi du ikasi
Loratu bardea, loratu irati
buruak hizkuntza dastatzen daki
munduz mundu ibili oinez, hegan
zure euskalkiak nahi duen eran
hogeitabortz urte ditu mendeak
euskara biziz segi du jendeak
Atarrabian
zu ere agian
oinak buruan ta ibili munduan
LELOA
Aviso legal
Política de privacidad
Política de cookies
Desarrollo web: Aldor Internet
Colabora
Financiado por la Unión Europea - NextGenerationEU