IRAUNKORTASUNAREN DEKALOGOA - OINEZ BERDEA, FESTA IRAUNKORRA

Nafarroako ikastolen festak berea egiten du topaketa handiek ingurunean sortzen duten eragina murrizteko kezka eta ardura. Ibilbide luzea duen festa izanik, urtetik urtera hobetzeko erronkari aurre egiten diogu antolatzaileok gizarte osoarekiko eta ingurumenarekiko arduraz jokatzeko baliabideak jarriz. Hala bada, Nafarroa Oinez egunaz gozatzera hurbilduko zareten guztioi kontutan hartzea eskertuko genizuekeen eskaera zerrenda hau helarazi nahi dizuegu.

  • KUTSADURA MURRIZTEKO GARRAIO IRAUNKORRA ERABILI
    Hurbil zaitez Nafarroa Oinezera autobusez, bizikletaz, oinez edo partekatutako autoan.
  • HONDAKINAK MURRIZTU
    Oinez edalontzi berrerabilgarriak erabili eta etxera bueltatu aurretik itzuli horretarako prestatutako postuetan, ordaindutako dirua berreskuratuz eta ingurumenari mesede eginez. Halaber, nahi izanez gero, ordaindutako dirua BASOAK BASORA ekimenera bideratu ahalko duzu, irabaziak landaketa berriak egitera bideratuko direlarik.
  • ONGI PASA PASATU GABE
    Zure buruarekin arduraz eta ondokoarekiko errespetuz jokatu.
  • BIRZIKLATU
    Hondakinak gaika bereizi eta erraztu birziklapena ibilbidean zehar eskura izanen dituzun edukiontzi ezberdinak erabiliz.
  • URA ETA ENERGIA NEURRIAN KONTSUMITU
    Behar duzuna bakarrik erabili, zentzuz jokatu.
  • NATURAREKIN ARRETAZ JOKATU
    Ibilbide inguruko belai, erreka edo ibai eta kaleetako landare eta animaliak errespetatu.
  • GU OINEZ BASOAN, ZU ZERGATIK EZ?
    Konpentsatu ingurumenean utzitako arrastoa Oinez Basoa babestuz.
  • Lagundu gure ikastola ingurunean ALFERRIKAKO KOSTURIK ERAGIN GABE.


Laguntzen du

Nafarroako Gobernua

Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU

Unión Europea - NextGenerationEU Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia