Liburu Ibiltaria deritzon egitasmoa ikastolen jaiek era bateratuan garatzen duten jarduera programatik abiatzen da. Ikasturte honetakoa laugarren edizioa izango dugu eta urrian abiatu zen Ziburuko Piarres Larzabal Kolegioan.
Aurreko edizioetan egin den modu berean, ikastolen jaien antolatzaile diren ikastolez gain beste hainbatek hartuko dute parte. Izan ere Euskal Herri luze zabaleko 33 ikastoletako DBH 3ko ikasleak arituko dira sormena eta elkarlana oinarri dituen ekimen honetan, eta hortaz, ehunaka egile izango ditu aurten ere liburuak kontatuko digun istorioak.
Ikasturte honetan ikasleek EUSKALDUNAK ETA ITSASOA gaia jorratuko dute.
Liburuari amaiera Bizkaian emango zaio, 2024ko Ibilaldia jaiaren antolatzaile den Getxoko San Nikolas Ikastolan hain zuzen.
Ikastola | Herria | |
---|---|---|
1 | PIARRES LARZABAL | Ziburu |
2 | KATTALIN ELIZALDE | Senpere |
3 | IKASBERRI | Azpeitia |
4 | ELGOIBAR | Elgoibar |
5 | ARIZMENDI | Arrasate |
6 | ARANZADI | Bergara |
7 | TXANTXIKU | Oņati |
8 | HAZTEGI | Legazpi |
9 | URRETXU-ZUMARRAGA | Urretxu |
10 | UZTURPE | Ibarra |
11 | JAKINTZA | Ordizia |
12 | ANDRAMENDI | Beasain |
13 | SAN BENITO | Lazkao |
14 | LASKORAIN | Tolosa |
15 | IŅIGO ARITZA | Altsasu |
16 | ANDRA MARI | Etxarri Aranatz |
17 | LIZARRA | Lizarra |
18 | PAZ DE ZIGANDA | Atarrabia |
19 | TAFALLA | Tafalla |
20 | ZANGOZA | Zangoza |
21 | ASSA | Lapuebla Labarka |
22 | SAN BIZENTE | Oion |
23 | ARMENTIA | Gasteiz |
24 | LAUDIO | Laudio |
25 | ZUBI ZAHARRA | Balmaseda |
26 | ABUSU | Bilbo |
27 | URRETXINDORRA | Bilbo |
28 | KIRIKIŅO | Bilbo |
29 | ANDRA MARI | Zornotza |
30 | AZKUE | Lekeitio |
31 | ANDER DEUNA | Sopela |
32 | BETIKO | Leioa |
33 | SAN NIKOLAS | Getxo |