Liburu ibiltaria

Liburu Ibiltaria deritzon egitasmoa ikastolen jaiek era bateratuan garatzen duten jarduera programatik abiatzen da. Aurtengoa hirugarren edizioa izango dugu eta urtarrilean abiarazi dute Ondarruko Zubi Zahar Ikastolan, 2023ko IBILALDIA festa antolatzen ari den ikastolan, hain zuzen.

Aurreko edizioetan egin den modu berean, ikastolen jaien antolatzaile diren ikastolez gain beste hainbatek hartuko dute parte. Izan ere Euskal Herri luze zabaleko 24 ikastoletako DBH 3ko ikasleak arituko dira sormena eta elkarlana oinarri dituen ekimen honetan, eta hortaz, ehunaka egile izango ditu aurten ere liburuak kontatuko digun istorioak.

Liburuari amaiera Nafarroan emango zaio, aurtengo Nafarroa Oinezen antolatzaile den Andra Mari ikastolan hain zuzen . Liburua ikusgai izango da urriaren 8an, Oinez egunean, Etxarriko Ikastolan bertan.

Liburu ibiltaria 1. Zubi Zahar ikastola - Ondarroa 2. Seber Altube ikastola - Gernika 3. Eleizalde ikastola - Bermeo 4. Larramendi ikastola - Mungia 5. Asti Leku ikastola - Portugalete 6. Itxaropena ikastola - Trapaga 7. Laudio ikastola - Laudio 8. Lautada ikastola - Agurain 9. Aresketa ikastola - Amurrio 10. Estitxu Robles ikastola - Baiona 11. Manex Erdozaintzi ikastola - Lartzabale 12. Orereta ikastola - Errenteria 13. Haurtzaro ikastola - Oiartzun 14. Pasaia-Lezo ikastola - Pasaia-Lezo 15. Santo Tomas Lizeoa ikastola - Donostia 16. Zurriola ikastola - Donostia 17. Herri Ametsa ikastola - Donostia 18. Udarregi ikastola - Usurbil 19. Aita Larramendi ikastola - Andoain 20. Zangoza ikastola - Zangoza 21. Paz de Ziganda ikastola - Atarrabia 22. Argia ikastola - Tutera 23. Iņigo Aritza ikastola - Altsasu 24. Andra Mari ikastola - Etxarri Aranatz
  Ikastola Herria
1 ZUBI ZAHAR Ondarroa
2 SEBER ALTUBE Gernika
3 ELEIZALDE Bermeo
4 LARRAMENDI Mungia
5 ASTI LEKU Portugalete
6 ITXAROPENA Trapaga
7 LAUDIO Laudio
8 LAUTADA Agurain
9 ARESKETA Amurrio
10 ESTITXU ROBLES Baiona
11 MANEX ERDOZAINTZI Lartzabale
12 ORERETA Errenteria
13 HAURTZARO Oiartzun
14 PASAIA-LEZO Pasaia-Lezo
15 SANTO TOMAS LIZEOA Donostia
16 ZURRIOLA Donostia
17 HERRI AMETSA Donostia
18 UDARREGI Usurbil
19 AITA LARRAMENDI Andoain
20 ZANGOZA Zangoza
21 PAZ DE ZIGANDA Atarrabia
22 ARGIA Tutera
23 IŅIGO ARITZA Altsasu
24 ANDRA MARI Etxarri Aranatz