Liburu Ibiltaria deritzon egitasmoa ikastolen jaiek era bateratuan garatzen duten jarduera programatik abiatzen da. Aurtengoa bigarren edizioa izango dugu eta azaroan abiarazi zuten Bilboko Abusu Ikastolan, 2022ko IBILALDIA festa antolatzen ari den ikastolan, hain zuzen.
Joan den ikasturtean egin zen modu berean, ikastolen jaien antolatzaile diren ikastolez gain beste hainbatek hartuko dute parte. Izan ere Euskal Herri luze zabaleko 28 ikastoletako DBH 3ko ikasle arituko dira sormena eta elkarlana oinarri dituen ekimen honetan, eta hortaz, ehunaka egile izango ditu aurten ere liburuak kontatuko digun istorioak.
Liburuari amaiera Nafarroan emango zaio, aurtengo Nafarroa Oinezen antolatzaile den Tafallako Garcés de los Fayos Ikastolan hain zuzen . Liburua ikusgai izango da urriaren 16an, Oinez egunean, Tafallako Ikastolan bertan.
Ikastola | Herria | |
---|---|---|
1 | ABUSU | Bilbo |
2 | KIRIKIŅO | Bilbo |
3 | URRETXINDORRA | Bilbo |
4 | BIHOTZ GAZTEA | Santurtzi |
5 | KURUTZIAGA | Durango |
6 | TXINTXIRRI | Elorrio |
7 | ARMENTIA | Gasteiz |
8 | SAN BIZENTE | Oion |
9 | ASSA | Labarka |
10 | LAUTADA | Agurain |
11 | ESTITXU ROBLES KOLEGIOA | Baiona |
12 | XALBADOR KOLEGIOA | Ezpeleta |
13 | UZTURPE | Ibarra |
14 | LASKORAIN | Tolosa |
15 | ANOETA | Anoeta |
16 | ZUBIMUSU | Amasa-Villabona-Zizurkil |
17 | ELGOIBAR | Elgoibar |
18 | ARANZADI | Bergara |
19 | TXANTXIKU | Oņati |
20 | ARIZMENDI | Arrasate |
21 | URRETXU-ZUMARRAGA | Urretxu |
22 | IKASBERRI | Azpeitia |
23 | LABIAGA | Bera |
24 | ANDRA MARI | Etxarri Aranatz |
25 | IŅIGO ARITZA | Altsasu |
26 | LIZARRA | Lizarra |
27 | JASO | Iruņea |
28 | GARCES DE LOS FAYOS | Tafalla |