OINEZ, HERRITIK ERROTIK

Lizarra Ikastolaren jatorria, nortasuna eta etorkizunera begiratzeko borondatea biltzen ditu gure leloak.

Herritik, herriak sortu gintuelako. Duela ia sei hamarkada, familia eta herritar talde batek euskarazko hezkuntzarekin amets egin zuen eta auzolanaren bidez amets hura errealitate bihurtu zuen.

Errotik, sustrai sakonak ditugulako. Euskara, komunitatea eta herriarekiko lotura gure nortasunaren parte dira. Leloaren bidez, aurreko belaunaldiek egindako lanari aitortza egin nahi diogu.

Oinez, aurrera egiten jarraitu nahi dugulako. Gure sustraietatik abiatuta, euskararen erabilera zabaltzen, komunitatea eraikitzen eta gure hizkuntzaren etorkizunaren alde lanean jarraitu nahi dugu.

Azken batean, gure aurrekoek hasitako bideari jarraipena emateko gonbidapena da: herritik sortu, herrian errotu eta elkarrekin aurrera egin.

 



Laguntzen du

Nafarroako Gobernua

Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU

Unión Europea - NextGenerationEU Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia