2026/11/13

Lizarra Ikastolak Nafarroa Oinez 2027 denda inauguratu du

Lizarra Ikastolak Nafarroa Oinez 2027 ekimenerako denda inauguratu zuen atzo, azaroaren 12an. Ospakizuna ikastolatik abiatu zen kalejira batean, erraldoiek lagunduta. Ondoren, ikastolako lau ikaslek —Ekhia Etxabarri, Joel Capitán, Udane Arbeloa eta Eñaut Moro— inaugurazio-zinta moztu zuten. Ekitaldiari amaiera emateko, txokolatea eskaini zitzaien bertaratutakoei.

Dendan OINEZ, HERRITIK ERROTIK lelopean sortutako materiala dago salgai. Bildumako diseinuek Lizarrako zortzi puntako izarra eta udazkeneko koloreak dituzte protagonista. Denda astelehenetik ostiralera arratsaldez egongo da zabalik, baita ostegun eta larunbat goizetan ere.

Lizarra Ikastolak eskerrak eman nahi dizkio bereziki Aurora Álvarezi, bere jabetzako lokala Nafarroa Oinezeko denda jartzeko gure esku uzteagatik, baita inaugurazioa posible egin duten eta dendaren funtzionamenduan lagunduko duten boluntario guztiei ere.

  Dendaren irekiera



Itzuli

Laguntzen du

Nafarroako Gobernua

Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU

Unión Europea - NextGenerationEU Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia