Joan den ostiralean, Nafarroa Oinez 2025 jaiaren baitan antolatutako erremonte jaialdi zirraragarriaren sarrerengatik bildutako diru-kopurua, osorik, Hiruhamabi Elkarteari eman zitzaion.
Nafarroa Oinez 2025 jaia hurbil da, baina gaur itxi dugu aurtengo jarduera programa. Testuinguru horretan, Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak bere ekarpen garrantzitsua egin du gaur, larunbata, Uharten. Taldeak "Gamazada" ikuskizuna taularatu du, Nafarroako historiaren pasarte esanguratsu bat, dantza, musika eta herri antzerkia uztartuz.
Aurten, Nafarroa Oinez 2025 edizioak mugikortasun jasangarriaren eta inklusibitatearen aldeko apustu irmoa egin du, eta horrela, Nafarroako Gobernuak sortutako "Ekitaldi Jasangarrien Intsignia" eskuratu du. Intsignia honek ingurumen-baldintza jasangarrietan egindako ekitaldiak aitortzen ditu, eta Nafarroa Oinezen antolakuntzak horretarako hainbat ekintza zehatz burutu ditu, bereziki garraio- eta trafiko-plana berrituz.
Aurtengo ikastolen jaien antolatzaile izan diren Seaskako Ikastolek, Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolak, Bastida Ikastolak, Elgoibar Ikastolak eta Atarrabiako Paz de Ziganda Ikastolak Euskal Herriko Ikastolen Komiki lehiaketaren V. edizioa antolatu dute.
Lege oharra
Pribatutasun politika
Cookie-en politika
Web garapena: Aldor Internet
Laguntzen du
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU