2026/06/04
Nafarroa Oinez 2026 antolatzen duten ikastolek, Erentzunek eta San Fermin Ikastolek, Paris 365 jantoki solidarioari emango dizkiote Nafarroako 15 ikastoletan bildutako 400 kilo janari ez galkor baino gehiago.
Oinez urtean zehar egin den ekimenetako bat da hau, eta ehunka familiak parte hartu zuten bertan, gehien behar dutenekiko kezka eta babesa azalduz. Ikastolak gizartean benetan garrantzitsua denaz kezkatzen eta arduratzen dira, eta haien sareak erakutsi du, beste behin ere, eragin handia sor daitekeela elkarlanean ari direnean.
Bilketa maiatzaren 28tik ekainaren 3ra egin zen Nafarroako 15 ikastoletan eta, emandako elikagaien artean, lekaleak, arroza, kontserbako atuna, pasta, gailetak eta abar nabarmentzen dira.
Lege oharra
Pribatutasun politika
Cookie-en politika
Web garapena: Aldor Internet
Laguntzen du
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU