2026/04/30
Nafarroa Oinez 2026ren baitan, Erentzun eta San Fermin ikastoletako dozenaka familiek Las Cañaseko urmaelera (Viana) bisita egin zuten joan den apirilaren 19an, igandean.
Eguraldi ona lagun izan zuten familiek, eta naturaz gozatu, hegaztiak behatu eta Nafarroa Oinez 2026 antolatzen ari diren bi ikastoletako kideak hurbiltzeko aukera izan zuten.
Jardunaldia 10:30ean hasi zen, hegaztien behatokira egindako bisitarekin; ondoren, urmaelaren inguruko 4,5 kilometroko ibilaldi zirkularra egin zuten. Amaitzeko, familiek Cuevaseko baselizako merenderoan bazkaldu zuten.
Dudarik gabe, naturaz, familien arteko bizikidetzaz eta Nafarroa Oinezeko giroaz gozatzeko plan bikaina.
Las Cañaseko urmaela, Salobreko urtegia ere deitua, antzinako ureztatze-urtegi bat da, eta gaur egun Nafarroako hezegunerik garrantzitsuenetako bat bihurtu da. Urtero milaka hegaztik egiten dute geldialdia bertan beren migrazio-bidaia luzeetan, eta beste askok negua inguru honetan igarotzen dute. Horregatik, Natura Erreserba eta Kontserbazio Bereziro Eremu (KBE) izendatuta dago.
Lege oharra
Pribatutasun politika
Cookie-en politika
Web garapena: Aldor Internet
Laguntzen du
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU