Itxaropena Ikastolako Bera Arroyo, Ane Figuero eta June Abarrategi ikasleak dira egileak, eta euren lana Xabiroi komiki aldizkarian argitaratuko da.
Urtero bezala, Oinez Txokoa Takonerako parkean izango da goizeko 10:30etik gaueko 2:30-3:30ak arte. Txosnan, beti bezala, ogitartekoak jateko aukera egongo da eta mahai eta aulkietarako gune bat prestatuko da. San Ferminetarako kaleratu berri den arropa eta material postu salmenta egonen da. Eta, egitarauari dagokionez, programa zabala eta anitza prestatu da musika estilo ezberdinak eta hainbat jarduera eskainiz.
Amaia Aldanondo Perkaz eta Skabidean musika taldea izan dira "Piztu Zangoza!" abestiaren egileak, eta Marina Lameiro Garayoa izan da bideokliparen zuzendari kolaboratiboa. San Ferminetako Oinez Txokoan adin guztietarako jarduerak eta kontzertuak egongo dira.
Oinez Basoa Arbizuko Udalaren, Nafarroa Oinez Fundazioaren eta Andra Mari Ikastolaren arteko elkarlanaren fruitua izan da. Proiektuak inguruko Sakana S.Koop, Magotteaux eta Eseki SAL enpresen babesletza dauka. Ekitaldiak bat egin du Arbizuko Ikastolaren 50. urteurrenaren ospakizunarekin.
Laguntzen du
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU