2023/09/26

NAFARROA OINEZ ETA BERRIA HITZARMENA

NAFARROA OINEZek bere 42. urteurrena ospatuko du aurten Sakanan. Ibilbide luzea Nafarroako ikastolek egin dutena euskararen normalizazioan eragin nahian eta euskaldun eta euskaltzaleen eskubide linguistikoen aldarrikapenean.

Ildo beretik egin du bere ibilbidea aurten 20 urte bete dituen BERRIA egunkariak, ziklo berri bati hasiera eman diolarik.

Gauzak honela, BERRIA egunkaria Nafarroako ikastolen jaian hedabide babesle izateaz haratago, elkarlanean jardun da NAFARROA OINEZekin jaia osatuz eta euskara bultzatzeko asmoz.

Testuinguru horretan eta bien arteko lankidetzaren markoan kokatzen da, gaur goizean Josu Reparazek, Nafarroa Oinez Fundazioaren izenean eta Irati Azkuek, Berria Taldea ordezkatuz, sinatu duten hitzarmena.

Lankidetza akordio honen baitan Berria Taldeak, besteak beste, urriaren 7an larunbatean, Pontx pailazoaren emanaldia eskainiko du Etxarriko Plazan eta Oinez egunean Lur Korta ipuin kontalariaren saioa.




Itzuli

Laguntzen du

Nafarroako Gobernua

Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU

Unión Europea - NextGenerationEU Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia