2020/06/05
Asteak iraun duen etenaldiak guztion egunerokotasunari eragin dio baita Nafarroa Oinezi ere. Alabaina, Nafarroa Oinez bizirik dirau eta eskuratzen ari garen normaltasunaren eskutik berrekingo diogu lanari. Esate baterako Material batzordea online salmentarekin hasia da, Jarduerak batzordea kanta eta bideokliparekin ari dira, …
Abian jarri dugun beste ekimen bat Nafarroa Oinez-Pedro Luis kontserben salmenta da. Dakizuen bezala, Pedro Luis kontserbak, kalitate goreneko Nafarroako salgaiak dira, pikilo piperrak, orburu muinak, kremak, zainzuriak, marmeladak … denak goxo-goxoak!
Salmenta dendan egin ohi da. Egungo egoeraren baitan ordea, denda itxita egonik, salmenta ikastolan burutuko dugu.
Non eta noiz > Ekainaren 8tik aurrera, Lizarra ikastolan, 9:00-14:00 bitarte.
Oharra. Dakizuen bezala, ingurumenarekiko zaintza medio, ez dugu plastikozko poltsarik erabiltzen. Oihalezkoak eskuragarri izango dituzue ikastolan baina kontserben ezaugarriei erreparatuta, kristalezko ontziak, eta egingo duzuen erosketara aintzat hartuta beharbada zuen poltsa propioa ekartzea litzateke egokiena.
Laguntzen du
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU