2017/03/01
https://www.youtube.com/watch?v=8IDiE8t9VNU
2017ko Nafarroa Oinezeko urteko jardueren baitan, kirol proba berezia antolatu dute apirilaren 29rako Lesakan: Bikin batin duatloia. Nafarroa Oinezeko leloari lotuta, kirolariek bi modalitaterekin proba bat eginen dute hemen ere eta 20 kilometro inguruko ibilbidea mendi bizikletan (854 metroko desnibel positiboarekin) eta 13 kilometrokoa lasterka (450 metroko desnibela) osatu beharko dute bikoteka.
Irteera, goizeko 9:00etan izanen dute Plaza Zaharrean, eta Frainera igo ondotik, Piedadeko gaina, Sastrin, Itsaszelaieta, Sastrin, Izotzaldea eta fabrikan Linddurrenborda sagardotegian erreleboa emanen dio txirrindulariak korrikalariari. Honek, Banarta, Alasta, tiro zelaia, Eskolamendi, Baldrun, Berrotarango erreka eta Mairuerregenekobordan barna egin beharko du lasterketa, eta helmuga berriz ere plazan izanen du.
Bai plazan, baita Linddurrenbordan ere, animazioa izanen da eta probaren ondotik, herri bazkaria, bai nahi duten kirolarientzat, baita izena ematen duen edonorentzat ere. Izen ematea egin daiteke dagoeneko www.kirolprobak.com webgunean.
Laguntzen du
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU