Aurten, Nafarroa Oinez 2025 edizioak mugikortasun jasangarriaren eta inklusibitatearen aldeko apustu irmoa egin du, eta horrela, Nafarroako Gobernuak sortutako "Ekitaldi Jasangarrien Intsignia" eskuratu du. Intsignia honek ingurumen-baldintza jasangarrietan egindako ekitaldiak aitortzen ditu, eta Nafarroa Oinezen antolakuntzak horretarako hainbat ekintza zehatz burutu ditu, bereziki garraio- eta trafiko-plana berrituz.
Aurtengo ikastolen jaien antolatzaile izan diren Seaskako Ikastolek, Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolak, Bastida Ikastolak, Elgoibar Ikastolak eta Atarrabiako Paz de Ziganda Ikastolak Euskal Herriko Ikastolen Komiki lehiaketaren V. edizioa antolatu dute.
Urteroko ohiturari eutsiz, Nafarroa Oinez antolatzen duen ikastola bisitatu du Euskaltzaindiak, ikastolari babesa eman eta bertako ikasle eta irakasleekin mintzatzeko prest. Zuzendaritzako kideez gain, euskaltzain oso, emeritu eta urgazle ugari hurbildu da Paz de Zigandara. Hona hemen bisitan parte hartu duten euskaltza...
Porrotx eta Marimotots pailazo maitagarriak Paz de Ziganda Ikastolako gonbidatu bereziak izan ziren atzo arratsaldean, Nafarroa Oinez 2025rako hilabete bat soilik geratzen den honetan. Ikastolako frontoia festa gune bihurtu zen, non ikasleak, irak...
Lege oharra
Pribatutasun politika
Cookie-en politika
Web garapena: Aldor Internet
Laguntzen du
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU