OLENTZERO-LA TRONCA

NOLA HASI DUGU HARREMANA?

Eguberriak gainean genituela aprobetxatuz, Les herriko ( Aran harana) eskolako ikasleekin harremanetan jarri ginen. Izan ere konturatu ginen hain maitatua eta ezaguna den gure Olentzerok harreman edo lotura handia duela Aran bailaran hain ezaguna den “La Troncarekin.

Pirinio inguruko herrietako hainbat besta ezberdinetan naturaren sinbolo bezala figura begetal bat erabiltzen zutela ikusi ahal izan zuen XVI: mendeko Lope de Isasi antropologoak. Figura begetal honek, gehienetan zuhaitz zati edo egurrez eginikoa, naturaren alderdi goxoari egiten zion erreferentzia eta gehienetan suarekin loturik egoten zen. Pirinioetako zonalde ezberdinetan eguberrietako sinbolo bezala zuhaitz bat erabili ohi da lekuaren arabera izen ezberdinak hartzen dituena: Toza, Tronca, Tizón, Caga Tío… Isasik uste duenez, Olentzerok hauen oinarri berdina izan dezake, Nafar Pirinioan antzeko erritu bati modu ezberdinez deitzeko era izan zitekeen.

BAINA… ZER DA “LA TRONCA”?

Soca de Nadau deiturikoa Katalunian ospatzen den La Troncaren bertsio arandarra da. Basotik zuhaitz bat biltzen dute eta apaindurik etxeko egongelan zaintzen dute, jatekoa eta edatekoa emanez, eguberri eguna pasatzen den arte. Honek opariak emanez eskertzen die zaintza, opariak kaka eginez lortzen dituelarik.

HORTIK ABIATUTA… OLENTZEROREN BERRI EMATEA PENTSATU GENUEN. Horretarako, Olentzero eta La Tronca anaitzen zituen ipuina bidali genien Leseko ikasleei. Horretaz gain, Olentzeroren inguruko hainba informazio biltzen zituzten eskutitzak bidali zizkieten lehenengo eta bigarren mailako ikasleek. Lesekoen berri ere izan dugu.

 

Ipuina kontatzen zuten bitartean, argazki hauek bidali zizkiguten.