David Orozek, Sakanako Mankomunitateko presidenteak, eta Josu Reparazek, Nafarroa Oinez Fundazioko idazkariak, hizkuntza gutxituetako hedabideen topaketa antolatzeko hitzarmena sinatu dute.
Bertan Euska Herriko zein nazioarteko hainbat adituk parte hartuko dute. Besteak beste Johan Haggman izango da, hizkuntza gutxituen inguruan Europako Batzordean 10 urtez lanean ibilia (Hizkuntza gutxituen batzordean eta Eleaniztasuna batzordean). Baita Idurre Eskisabel (Kazetaria, antropologoa eta EHUko irakaslea) eta Juan Kruz Lakasta (Euskalerria Irratiko kazetaria) ere.
Gainera, Mexiko, Gales eta Irlandako hedabideetako ordezkarien presentzia espero da.