Aurtengo proiektua

AurtenTxikiak Handi egitasmoak Lleida eta Venezuela aldera eginen du salto. Munduko bi bazter hauetan ere propioak dituzten hizkuntzak dituzte; UNESCOren arabera, galtzeko arriskuan daudenak: aranera eta makiritare hizkuntzak, hain zuzen ere.

Aranera Pirineoetako Aran haranean hitz egiten den hizkuntza da.  Bertzalde, gaskoiaren aldaera bat da, eta okzitaniar hizkuntzen baitan kokatzen dute adituek. Hizkuntza honi buruzko informazio gehiago hemen.

Makiritare edo Yekuana izenak ematen zaizkio Orinoko ibaiaren arroan bizi den bertako herriari, Ventuari eta Caura ibaien inguruetan. Gaur egun, Venezuelako Amazonas eta Bolivar departamenduetan eta Brasilgo Roraiman.  Herri honen hizkuntzak herriak berak hartzen duen izena du: makiritare. Hizkuntza honi buruzko informazio gehiago hemen.

Bi hizkuntza hauek eta euskararen arteko elkarlana sustatzeko; batetik, Lleidako Les herrian kokatua dagoen Alejandro Casona ikastetxearekin harremanetan jarri gara; eta bestetik, gaur egungo Venezuelan kokatua dagoen Goi Ventuariko komunitatearekin. Txikiak Handi egitasmotik bultzatuko dugun elkarlan honi esker, hango eta hemengo ikasleek beraien hizkuntza, kultura eta ohiturak elkar ezagutzeko parada izanen dute.

Aranera, makiritare eta euskara hurbilduko dituen bidaia hastera doa, bazatoz gurekin?