Munduz mundu

Munduz mundu

Atarrabia

Euskara txokokeria ez dela adierazi egin zuten, mundura zabaltzeko nortasun ikur bat baizik. Euskara gizateriaren kultur ondarea dela agerian utziz, bere balio unibertsala goraipatzea izan zuten helburu, baita munduko kultur aniztasunera gure ekarpenik handiena dela adierazi ere. Txikiak handi gara eta mundura zabaltzeko gai gara. Mundu globalizatu honetan hizkuntza aniztasuna mehatxuz eta aukerez beteta dago. Hizkuntza horien artean bizirik irautea da euskararen erronka, mundu globalizatu horretan bere tokia aurkitzea. 2010eko Nafarroa Oinezarekin euskara unibertso linguistikoa osatzen duten beste hizkuntzen mailan kokatu zuten. Frogatu egin zuten euskara gure mugetatik harantzago dauden ikerlari eta adituen interesa pizten duen hizkuntza dela eta, arrazoi horrengatik munduko hainbat unibertsitatetan irakasten dela. Paz de Ziganda Ikastolak antolatutako Nafarroa Oinezean munduko lau unibertsitatetan euskara irakasten duten irakasleen ordezkaritza izan zuen (Rosana Entizne Argentinarra eta euskalduna, Hiromi Yoshida Japoniarra eta euskalduna, Carlos Cid Madrildarra eta euskalduna eta Hanna Lantto Finlandiarra eta euskalduna)