Zangoza hizkuntzen artean

Zangoza hizkuntzen artean

Zangoza, 2014

Aurten gurekin bidaiatzera gonbidatzen zaituztegu: Gure almadiara igo eta Irati eta Aragoi ibaiak zeharkatuko ditugu, itsasora iritsi arte, gero basamortu idorretik pasako gara eta baita Andeetako estepatik ere. Imaginatuko dugu euskarara igotzen garela eta bere handitasunaren bitartez, bidaia motz baina bizi batean, bi bidaiari ezagutuko ditugu: Hassaniya eta quechua. Ibai hauetako ohiko bidaiariek hau diote:

Zaharrak gara, hizkuntza txikiak eta horrek handi egiten gaitu. Urteak eta urteak daramatzagu historia zeharkatzen eta harro gaude. Ez du inporta zer zaila den, gu bizirik eta indartsu mantenduko gara. Bidaia honetan lotzen gaituena iraunkorra izan dadin saiatuko gara, eta kontziente izan ezbeharrak gainditu eta alaitasuna partekatzen dituen taldea garela. Atera eta bidaiatu egin behar dugu, gure hizkuntza ezagutarazi eta entzun, atsedenik gabe, zoriontasunez. Lortuko dugu! Pausu TXIKIAK eginez, lorpen HANDIAK izango ditugu”.

Aurten lan egiteko modu berri bat pentsatu dugu: behetik hazi nahi dugu, gure seme-alabei gure hizkuntza eta beste hizkuntza gutxituak aintzat hartzen erakusten, beste errealitate batzuk daudela jakin dezaten, eta hauetako asko gurearen antzekoak.

Edertasun fonetikoaren bitartez eta erabat ezberdinak diren hiru hizkuntzen idazkeraren bitaztez motibazioa sortuko dugu, hiru hauek erabat aldenduak bata bestearengandik baina bihotzez hurbil: Hassaniya, quechua eta euskara.

Txikiak Handi proiektuaren filosofian sakonduz, eta bere manifestuak defendatzen duena gogoratuz, haurrak izango dira parte hartzaile eta protagonistak: beraiek euskaraz hitz egin eta abesten dute eta jolasten dira ere, eta beraien lagun saharar eta perutarrak beraien hizkuntzan berdina egitera gonbidatuko dituzte.

Kultura-truke hau da gure Nafarroa Oinez 2014-rako proposamena.