Txikiak Handi, mugaz gaindi

 

 

Txikiak Handi, mugaz gaindi

Baztan 2015

Bertze behin ere Txikiak Handi
proiektua ilusioz blai,
barne zein kanpo mugak hausteko
izanen al gara gu gai?

Geureaz jabetu, maitatu eta
bertzeengandik ikasteko,
egitasmo honek jarriko ditu
gure esku hainbat bitarteko.

Hauxe izanen da harreman berri
baten abiapuntua,
kaxubiarrak ezagutzeko
orain dugu momentua.

Poloniako Pomerania
eskualdeko hiztunak,
zertan izanen gara antzeko
eta ezberdin euskaldunak?

Bizi moldeen, ohituren eta
hizkuntzen elkar trukea,
ardatz hartuta ekintzez bete
betea dugu urtea.

Haiena geure eginen dugu
eta aldiz gu euskaratik,
ikastolako ikasleen bidez
jardunen gara gogotik.

Hizkuntzen indar zein balioan
pausatuaz begirada,
ongi etorri mugaz gaindiko
bidai goxo honetara.