NAFARROA OINEZ 2018
URRIAK 21 - Altsasu

  Descargar audio



BIZI KANTA

Badator euskararen
Haize zirimola
Oztopoen gainetik
Dakar bizi bola

Gaztain zuri ta beltzak
Ardi gurpildunak
Erbi geldoak eta
Bustitako lumak

Bizi, bizi euskararen hazi
Sakanako lurretan bizipozez bizi
Bizi bizi ta biziarazi
Nafarroa oinezen zu lehendabizi!

Haritz adar okerrak
Lore dardartiak
Kilker erremerreak
Izar basatiak

Datozen beleak ta
Bertako zozoak
Erle hegal bakarrak
Gor dauden usoak

Atxitamutxita bat
keinuka kaletan
Armiarmak esan du
Sare sozialetan

Bizi, bizi euskararen hazi
Sakanako lurretan bizipozez bizi
Bizi bizi ta biziarazi
Nafarroa oinezen zu lehendabizi!

Bi hostodun hirusta
Kontatzen ikasten
Bidertzeko masusta
Nora doan ahazten

Sator makil zuridun
Kale kantoi katu
Zapaldutako onddo
Txori kaiolatu

Bizi, bizi euskararen hazi
Sakanako lurretan bizipozez bizi
Bizi bizi ta biziarazi
Nafarroa oinezen zu lehendabizi!

 

BIZI DANTZA

Si quieres aprender a bailar nuestra Bizi dantza mira este video.

 

Bizi Kanta en diferentes idiomas:

Próximos eventos

Pedro Luis Kontserbak Tienda online Canción y videoclip Haz tu aportación Patrocinadores Volutarios