Liburu Ibiltaria deritzon egitasmoa Sopelako Ander Deuna Ikastolan abiarazi zuten otsailaren 15ean, ondorengo astean Leioako Betiko Ikastolan hartu zutelarik.

Bi ikastola hauek dira, hain zuzen ere, aurtengo Ibilaldiaren antolatzaileak, eta jaien ekimena izanik, aurtengo jaien antolatzaile diren ikastoletatik igaroko da liburua, guztien artean osatu dezaten.

Baina jaien antolatzaile diren ikastolez gain, beste hainbatek ere hartuko dute parte ekimenean, guztira Euskal Herri luze zabaleko 21 ikastolatako DBH 3ko ikasleek hartuko dute parte hain zuzen.

Liburuari amaiera emateko ardura Lizarrako ikasleena izango da. Beraiek amaituko dute, eta Nafarroa Oinez egunean panel handi batzuetan ikusgai jarriko dute.

Liburu Ibiltaria 2021
Liburu ibiltaria 1. SOPELA 2. LEIOA 3. BILBO 4. ONDARROA 5. GETXO 6. GALDAKAO 7. LAUDIO 8. AMURRIO 9. LARZABALE 10. ZIBURU 11. ORIO 12. IBARRA 13. USURBIL 14. ANOETA 15. AMASA-VILLABONA-ZIZURKIL 16. OIARTZUN 17. ANDOAIN 18. TAFALLA 19. ATARRABIA 20. TUTERA 21. LIZARRA
  Ikastola Herria
1 ANDER DEUNA Sopela
2 BETIKO Leioa
3 ABUSU Bilbo
4 ZUBI ZAHAR Ondarroa
5 SAN NIKOLAS Getxo
6 EGUZKIBEGI Galdakao
7 LAUDIO Laudio
8 ARESKETA Amurrio
9 MANEX ERDOZAINTZI ETXART KOLEGIOA Larzabale
10 PIARRES LARZABAL KOLEGIOA Ziburu
11 ORIOKO HERRI IKASTOLA Orio
12 UZTURPE Ibarra
13 UDARREGI Usurbil
14 ANOETAKO HERRI IKASTOLA Anoeta
15 ZUBIMUSU Amasa-Villabona-Zizurkil
16 HAURTZARO Oiartzun
17 AITA LARRAMENDI Andoain
18 GARCES DE LOS FAYOS Tafalla
19 PAZ DE ZIGANDA Atarrabia
20 ARGIA Tutera
21 LIZARRA Lizarra


2021ko urriak 17 octubre 2021

Hurrengo ekitaldiak

Online denda Egin zure ekarpena Babesleak Pedro Luis Kontserbak Boluntarioak