Tantirumairu Ikastola - Lesaka Nafarroako Ikastolen Elkartea

Hainbertze urteren buruan, Nafarroa Oinez 2017 berriro ere Lesakan antolatuko dugu. Eta urte osoa hartzen duen ospakizun horretatik lortutako etekin ekonomikoa eraikin berri bat egiteko erabiliko dugu. Izan ere, oraingo egoitza ttikia eta zaharkitua gelditu zaigu.

Baina Nafarroa Oinezen jomuga bakarra ez da dirua lortzea; besta horren karietara, hizkuntzarekin, hezkuntzarekin eta herriarekin loturiko hainbat helburu ere landu nahi ditugu:

  • Oinez besta mugatik hurbil ospatuko da, euskarak ere mugak ditu, baina euskara bera ez da muga. Gure hizkuntzak, herritar sentituz mundura zabaltzeko aukeraematen digula azpimarratu nahi dugu. Era berean, euskararen presentzia eta garrantzia aldarrikatu nahi dugu Nafarroa osoan, baita inguru euskaldunean ere, erabilera sustatuz.
  • Euskaraz bizitzeko, euskara bizia behar dugu, gure euskalkia balioetsi nahi dugu.
  • Ikastolak, herriak sortuak eta herriarentzat, behar-beharrezkoak ditugu Nafarroan, oraindik ere euskararen gotorleku baitira.
  • Tantirumairu ikastolak auzolanean jarraitu nahi du, belaunaldiz belaunaldi bere hezkuntza proiektu propioa garatzen.
  • Ikastolako partaideen indar eta ilusioak Nafarroa Oinezen inguruan lotu nahi ditugu; herri guztia ere, auzolanean elkartunahi dugu euskara eta euskal kulturaren inguruan.


Hurrengo ekitaldiak

Babesleak Artea Oinez proiektuaren mezenas izan nahi dut

Facebooken jarraitu

Twitteren jarraitu