Logoa

Ezkur txiki bat gure zelaien koloreen artean; hori da gure logoa, arte-ezkur bat, inguru honetako basoetan hain ugaria den ezkurra. 

Tafallako Garces de los Fayos ikastolan ondo baino hobeto dakigu fruitu txiki hori zuhaitz handia osa dezakeen hazia ere badela.

Horrexegatik, ezkurrez ezkur, “Hamaika hamaikan” lelopean, erein genuen gure Oinez Basoa, auzolanean egindako proiektua, pertsona askoren laguntzarekin, eta Plano mendiaren zati bat artez birpopulatu duena.

Ezkur txiki horiek, zuhaitz bihurtuta, Ikastola sortzerakoan abian jarri genituen balioak gogorarazten dizkigute gaur egun, eta  etorkizuna zein den erakusten digute.

Izan ere, hizkuntza txiki eta gutxituekin  ezkurrekin bezala gertatzen da. Haiek zaindu, maitasunez ureztatu eta haizetik babestuz gero, beraiek ere gai dira garatzeko eta  munduari zein handiak diren erakusteko.



Hurrengo ekitaldiak

Online denda Egin zure ekarpena Babesleak Pedro Luis Kontserbak Boluntarioak