Leloa

Mende erdia bada sortu ginela. Sortu gintuztela. Familiek sortu gintuzten. Nortzuk bestela? Aitortza eta oroitza.

Orduan gutxi ginen, jaio berriak. Hasieran katuka aritzen ginen, oinez ikasi arte. Baina ikasi genuen, ongi ikasi ere! Pausoz pauso. Gero eta sendoago, gero eta ausartago. Gure habian hazi ziren gurasoek haien umeak ekarri zituzten. Eta guraso berrien umeak ere etorri ziren. Handitu ginen, ugaritu.

Orain hegoak atera zaizkigu, oinez iritsi ezin garen lekuetara iristeko, eta hegan ikasi dugu. Egaren gainean hegan, gure lurraldearen errekaren gainean.

Txikitan, bertan bustitzen genituen oinak; orain non itsasoratzen den ikusten dugu. Hegan egiten bidaiatu dugu, eta urruneko doinuak ikasi ditugu. Irakatsi ditugu.

Baina ez dugu etxeko doinu zaharra ahaztu. Maite dugulako. Gurea delako. Gure seme-alabena izatea nahi dugulako. Gure arbasoen mintzoa delako. Hegan eginez, gure doinua zabalduko dugu, eta abestuko dugu, txorrotxioka. Badugu indarra. Badugu asmoa.

Hegan egin arren, oinak lurrean dauzkagu, ongi errotuta. Eta gogoa aske.
Egin oinez, egin hegan.
Hegan Oinez.



2020ko urriak 18 octubre 2020

Hurrengo ekitaldiak

Online denda Egin zure ekarpena Babesleak Pedro Luis Kontserbak Boluntarioak