Logoa

50 urteetan pausorik pauso bidea egin dugu, Lizarran euskaraz bai, bizi eta hazi gara, eta orain abiadura hartu eta hurrengo 50 urteetarako hegan egin nahi dugu. Ega inguruan hegan, baina beti ere oinez. Errealitatearekin bat, oinak lurrean sendo, mugarik gabe hegan eginez!

Nola egin nahi dugu bide hau? Txorien antzera... Oskola hautsi, hasieran oinez ikasi, eta indarrak hartutakoan, hegan. Egan, etorkizunera hegan. Hodei guztien azpitik, sasi guztien gainetik lau haizetara euskara zabaltzen. Txoria gure ikur.

Bide honetan ez gaude bakarrik. Iparraldetik, hegoaldetik, ekialdetik edo mendebaldetik datorren edozein lagunekin bat egingo dugu. Gure arbasoen antzera elkarlanean, auzolanean. Kooperatibismoaz.

Lau txori gara, denak ezberdinak eta denak bat. Bakoitza bere erritmoan, bere handitasun zein ezintasunean, bidean aurrera egiten. Gure txikiei erakutsiz, elkarrekin, ezina ekinez egiten dela.

Oinak astindu eta egin dezagun hegan oinez.



2020ko urriak 18 octubre 2020

Hurrengo ekitaldiak

Online denda Egin zure ekarpena Babesleak Pedro Luis Kontserbak Boluntarioak