Datorren urriaren 20an Argia Ikastolak Nafarroa Oinez 2019 festa ospatuko du. Hori dela eta, jaiaren ibilbidea diseinatzen eta prestatzen ari gara, gurekin batera bertan parte hartu nahi duzuen guztientzat.

Oinez urte osoan zehar, hamaika ekintza egiten eta gauzatzen ari gara. Eta, horien bitartez posible izaten ari da, alde batetik, gure proiektua, gure irakaskuntza-eredua eta, horren inguruan egiten dugun guztia ezagutaraztea; eta, bestetik, kalitatezko hezkuntza-aukera garatzen lagunduko digun dirua biltzea.

Proiektu hauetako bat jarraian aurkezten dizueguna da: ibilbide birtuala.

Jarduera honen bitartez, 2019ko Nafarroa Oinezekin elkarlanean aritzeko aukera eskaini nahi dizugu. Horretarako, bisita dezakezun ibilbide birtual horren “metroak” eros ditzakezu. Erosketa zuk bakarrik, familiarekin edo koadrilarekin egin dezakezu, baita kide zaren elkarte horren bidez, bazkide zaren peñaren bidez edo kirol klubaren bidez ere. Anima zaitez! Eta anima ezazu zure gertuko jendea ere modu honetan laguntzera.

Osatuko al dugu guztion artean Oinez ibilbide birtuala?

Ikusten eta komentatzen joango gara...

Eskerrik asko!
Izan Argi!
 

LAGUNDU IBILBIDEA OSATZEN
1 2 3 4

Hurrengo ekitaldiak

Online denda Egin zure ekarpena Babesleak Pedro Luis Kontserbak Boluntarioak Lagundu ibilbidea osatzen