KONTUAN IZAN

Esker on berezia Juan Mari Feliurentzat, bere liburuak, "Montes de Navarra", sostengu eta informazio iturri izan baitira OINEZ GAILURRA proiektuaren datu basea osatzeko garaian.

Mendiei, ibilbideei eta eskalada-bideei buruzko datuak gutxi gorabeherakoak dira. Aintzakotzat hartu behar da, igoeraren hasierako puntuak eta beste datu batzuk orokorrean, ibilbide zehatzetan oinarrituta daudela, ohiko ibilbideak eskuarki. Bestalde, ezaguna da beti badirela gailurrera iristeko era desberdinak, eta alternatiba bakoitzaren arabera, emandako informazioa modu esanguratsuan alda daiteke.

OINEZ GAILURRA egitasmoaren parte-hartzaileok edozein gailur aukera dezakezue, zerrendan egon ala ez, eta dagoen tokian dagoela. Web orria modu erabilgarrian dago antolatua zuen aukera erraz gehitu dezazuen. OINEZ GAILURRA proiektuaren helburua euskara tokirik garaienetara iristea da, edozein gailurrera, munduko edozein lekutan.

Ekintza honetan parte-hartzea guztiz borondatezkoa dela gogorarazi nahi dizuegu. OINEZ GAILURRAk ez du inolako erantzukizunik izango ekintza burutzeko garaian gerta litekeen edozein ustekabetan. Halaber, mendiak zuhurtziaz, arduraz eta modu zentzudunean igotzera gonbidatzen zaituztegu, federazio eta mendi taldeen aholkuak jarraituz. Hala, bete-betean gozatuko dugu bai mendiaz eta bai inguruneaz.