euskara | castellano Facebook

Nor Gara



Iņigo Aritza Ikastola Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Haur Hezkuntza eskaintzen dituen ikastetxea da. LH eta DBHko ikasle gehienak San Pedroko Bidea 16ko zentroan biltzen dira, baina 2008an Txioka Haur Ikastola inauguratu zenetik, bertan daude 0-3 zikloa, Haur Hezkuntza eta LHko lehenengo bi mailak.

Gaur egun, 2017-2018 ikasturtean, Iņigo Aritza Ikastolak eta Txiokak Ziordia, Olazti, Altsasu eta Urdiaingo 369 ikasle dituzte: 39 txiki 0-3 zikloan; 68, Haur Hezkuntzan; 152, Lehen Hezkuntzan eta 110 nerabe D.B.Hn.

Gure ikastolak bide luzea eta malkartsua egin behar izan du 1969an Olaztin sortu zenetik. Irakaskuntza euskaraz aldarrikatzen zuen Euskal Herriak eta behar horri erantzuteko jarri zen abian ikastola eta, oztopoak oztopo, XXI. mendera iristea lortu du. 1976 Aralarko Mikel Donea Kooperatiba sortu zuten gurasoek, gerora Iņigo Aritza eta Etxarriko Andra Mari ikastolen titularra izango zena.

Sorrerako izaerari eutsiz, gurasoek, ikasleek, irakasleek zein gainontzeko langileek hartzen dute parte ikastolaren kudeaketan eta auzolanak aparteko garrantzia izan du bere historian. Iņigo Aritza Ikastolaren helburua euskara eta euskal kultura dira, baina euskalduntasunetik kultura unibertsalari begira. Gainera, gure ikastola ikastetxe irekia, anitza, ez diskriminatzailea da eta ikasleen aniztasunari erantzun ahalegintzen da. Horrexegatik, aurtengo Oinezaren erronka INKLUSIBITATEA da, desberdinari ateak zabal-zabal irekitzeko ahalegina. Izan ere, OINEZ GUZTIOK BAGARA!!!

Aurretik beste hiru antolatu ondoren (1981an izan zen lehenengo Nafarroa Oinez, eta geroztik 1993ko eta 2005ekoa etorri ziren) Iņigo Aritza Ikastola Nafarroa Oinez 2018 antolatzeko erronkari egiten ari zaio aurre eta, bere baitan dago aurkezten ari gatzaizkizun Bizi Oinez Gailurra!

Elkarlana eta auzolana dira, egun ere gure tresna eta erreminta indartsuenak eta horietan oinarrituta ari gara Nafarroa Oinez 2018 eta Bizi Oinez Gailurra proiektua prestatzen.

Ibilbide bat babestu Altsasu

Azken Gailurrak


Aizkoiengo Atalaia - EGUN POLIT BAT FAMILIAREKIN AZKOIENGO ATALAIAN. 2018ko irailaren 29a, larunbata

EGUN POLIT BAT FAMILIAREKIN AZKOIENGO ATALAIAN.

Aizkoiengo Atalaia