euskara | castellano Facebook

Gailurra Proiektua



Oinez Gailurra Nafarroa Oinezek antolatutako ekitaldien harirat lotutako proiektua da. 2014 urtean, Zangozako talde batek, mendizaletasuna eta euskara lotuz, Oinez Gailurra sortu zuen, kirola, naturaren zaintza eta euskara bizkortu nahian.

Lesakako Tantirumaitu ikastolako familiek Zangozakoei eta ondotik, Baztan eta Viana-Lodosakoei lekukoa hartu diegu mendiak babestea proposatuz. Horretarako, mendi gailur edo tontor zerrenda luze bat duzue, eta zerrenda honi bertze mendiak gehitzeko aukera ere.

Behin mendia babestu ondotik, Oinez Gailurraren zapia bidaliko dizuegu. Zapi hori mendira igotzen zareten egunean zuekin eraman eta honekin argazki edo bideo bat egin eta guri bidaltzeko gonbita eginen dizuegu, gero gure web orrian argitara dadin. Horrela, zuen ekarpenen testigantzak izanen ditugu, eta Oinez Gailurra eta euskara bera goitienerat eramatea lortuko duzue.

Aurtengo edizioan proiektua aberastuko duen atal berri bat aurkeztu nahi dizuegu: Oinez Gailurra Lesaka inguruko bazterrak ezagutzeko aitzakia ederra duzue prestatu ditugun ibilbideekin.

Denen artean gure bidea gailurrerantz eginen dugu, eta gure helbururat ailegatuko gara edo gure ondorengoek lortzea ahalbidetuko dugu.

ONGI ETORRI, OINEZ GAILURRA 2017