euskara | castellano Facebook

Albisteak

Alaskako gailurrak, Igone Camposen eskutikAlaskako gailurrak, Igone Camposen eskutik
2018ko maiatzaren 29a, asteartea

Igone Campos Iñigo Aritza ikastolako irakasleak Alaskako Eyak mendia Oinez Gailurren zerrendan sartu du. Mountopia lehiaketa irabazi ostean, Zumarragako irakasleak Alaska esploratzeko aukera izan zuen korrika eginez eta eskiatuz.

Apirilaren 14an ateratako argazkiarekin babestu zuen Igone Campos Iñigo Aritza ikastolako irakasleak Alaskako Eyak mendia. Alaska esploratzeko proiektua Mountopia lehiaketara aurkeztu zuen 26 urteko zumarragarrak, eta, saria irabazi ostean, argazkilari eta gida baten laguntzarekin, bere txikitako ametsa betetzea lortu zuen.

Mountopia lehiaketan mendiarekin zerikusia duten eta nork bere kabuz egiteko ezinezkoak diren proiektuak bilatzen ditu Dynafit enpresak. Irabazleak proiektu hori aurrera ateratzeko diru laguntza eta baliabideak lortu zituen. Irabazteko, proiektuaren nondik norakoak eta helburua lortzeko entrenamenduen xehetasunak eta argazkiak zintzilikatu behar izan zituzten lehiaketaren webgunean, eta botoen zain egon. Botoen zenbaketa egin ostean hirugarren geratu bazen ere, Igone Camposen proiektua hautatzea erabaki zuen epaimahaiak.

Gainera, Mountopia antolatzen duen Dynafit enpresak zumarragarra fitxatzea erabaki du, enpresaren filosofiarekin %100an bat egiten duelako. Aurrerantzean, Iñigo Aritzako irakaslea Trail Running taldeko parte izango da eta mendi eskiko enbaxadore bezala ere arituko da.

« itzuli
Ibilbide bat babestu Altsasu

Azken Gailurrak


Saibigain Mendie-Urkiola  - Izaldarrak Bizkaiko Tontorretan. Julen, Sua, Xeber eta Barri (Argazkilaria Ainhoa) 2018ko abuztuaren 1a, asteazkena

Izaldarrak Bizkaiko Tontorretan. Julen, Sua, Xeber eta Barri (Argazkilaria Ainhoa)

Saibigain Mendie-Urkiola