euskara | castellano Facebook
Kontaktua

Albisteak

IRAILARAKO OINEZ GAILURRAKO EKINTZAK
2016ko irailaren 20a, asteartea

Jarraian azalduko dizkizuegu OINEZ GAILURRA ekintza dela eta antolatuko diren ekitaldi ezberdinak:

Gregorio Ariz mendizaleak utzitako argazkiekin “Nafarroako mendizaletasunaren historia” argazki-erakusketa burutuko da. Hau Lodosako Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan bisitatu ahalko da irailaren 20tik 24ra eta Vianako Kultur Etxean irailaren 26tik urriaren 1era.

Gregorio Ariz berak bi hitzaldi eskainiko ditu erakusketako gaiaren inguruan. Lodosako Kultur Etxeko “Lantón” aretoan irailaren 23an 19:00etan eta Vianako Navarro Villoslada aretoan, 19:00etan ere, irailaren 20ean. Hitzaldietan Dhaulagiri espedizioaren inguruko bideoa proiektatuko da.

Azkenik, Erentzun eta Ibaialde Ikastolako familiekin batera irailaren 25ean, igandea, Lapoblación Haitzara (León Dormido) mendi irteera egingo da gailur hau babesteko. Mendi itzuli hau publiko guztientzako irteera izango da eta Gregorio Ariz-ek lagunduko gaitu.

Lodosako autobus geltokitik irtengo da goizeko 9:30etan eta Vianako El Hoyoko aparkalekutik 10:00etan. Auto partikularretan joango gara.

« itzuli