2019/05/18

IGANDE HONETAN, MAIATZAK 19: IBILALDIA, BIZKAIKO IKASTOLEN FESTA

Igande honetan, maiatzak 19, Ibilaldiaren berrogeigarren edizioa ospatzeko aukera edukiko dugu. Aurten, Lekeition izango da Bizkaiko ikastolen festa, Azkue Ikastolaren eskutik. Helburu nagusiak dira ikastolaren proiektu pedagogikoa ezagutaraztea, eta ahalik eta diru gehien biltzea, proiektu hori aurrera eramateko beharrezkoak diren baliabideetan inbertitu ahal izateko. Kostaldeko udalerri hori aurretik ere izan da festa horren antolatzaile, 1983an eta 2003an, hain zuzen ere. Aurtengo edizioak Haratzago leloa du, eta jardueraz eta proiektuz beteriko ikasturteari bukaera emango dio igandeko festak.



Itzuli

Hurrengo ekitaldiak