2018/09/18

Nafarroa Oinez 2018ko antolatzaileei harrera egin diete gaur Barkos Lehendakariak eta Solana kontseilariak

Uxue Barkos, Nafarroako Lehendakariak, eta Maria Solana, Hezkuntzako kontseilari eta Gobernuko bozeramaileak, Nafarroa Oinez 2018ko antolatzaileei harrera egin diete gaur goizean. Jaia urriaren 21ean ospatuko da Altsasu / Alsasuako Iñigo Aritza Ikastolan.

Lehendakariak eta kontseilariak lehen eskutik jaso ahal izan dituzte nafarroako Ikastolen jaiari dagozkion argibideak eta hala bertara joateko gonbidapen formala ere jaso dute.

Nafarroako Jauregian izan den topaketara, Mikel Asiain eta Josu Reparaz, Nafarroako Ikastolen Elkarteko presidente eta zuzendaria, eta Eneida Carreño eta Ibai Iriarte, Iñigo Aritza Ikastolako presidentea eta zuzendaria gerturatu dira.

Iñigo Aritza Ikastolak, 47 urteko ibilidea du, eta hirugarren urtez antolatuko du Nafarroa Oinez. ‘Bizi’ lemapean, ikastolak eraikina eguneratu eta beren hezkuntza eredua indartzen jarraitzea du helburu.

Itzuli

Hurrengo ekitaldiak