Tantirumairu Ikastola - Lesaka Nafarroako Ikastolen Elkartea

2017/06/22

2017ko Nafarroa Oinez urteko jardueren baitan, ekainaren 24rako, San Juan egunerako ekitaldi berezia antolatu du Tantirumairu Ikastolak Lesakako Agiña mendian, Oroitzapenei aditzen ikasiz izenburupean.

 

Bidearen iruditeria

Larunbatean 17:30etik aitzinera, ikastolako ikasleek garbitu eta Bihotzkada kolektiboaren laguntzarekin margotu duten bunkerra bisitatzeko aukera izanen da. Egun hortarako propio bunkerraren barruko aldea garbitu eta margotu dute, Nafarroa Oinez honetan (Artea Oinezen bereziki) landu nahi ditugun gaiak aintzat hartuz; memoria, sormena, burdina, industrializazioa, harremanak… Tantirumairu Ikastolako 3. eta 4. mailako ikasleen parte hartzearekin (bunkerraren sarreretako bat margotu dute), Bihotzkada kolektiboak gauzatua.

 

Bidearen ahotsak

Larunbatean, 18:30ean Bidearen ahotsak kantaldia eskainiko dute Ismael Tomas (Asturias), Maddi Oihenart eta Amorante abeslariek.

Kaperaren arkitektoa izan zen Valleten hitzetan, kaperak “inguruko naturaren soinuak kondentsatu eta bildu behar zituen, baina bildu beharrean, bere barrenetik proiektatzen ditu kantuen bidez”. Metafora honetan oinarrituz, kantaldian aurtengo jardueretako proposatutako bidearen ahotsak bildu eta proiektatu nahi ditugu Aita Donostiaren omenezko kaperatik. Parte hartzaileak:

Ismael Tomas asturiarra. Siderurgia dela eta Lesaka eta Asturiasek duten erlazioa alde batetik (AHVko garaitik, egun Arcelor arte), eta, bertzetik, hizkuntza “gutxitu” batean abesten duela kontuan izanik, abeltzainen tradiziozko kantuak Agiñan ezin egokiagoak iduritzen zaizkigu.

Maddi Oihenart. Memoria eta sormena. Basaire zaharrak berriturik.

Amorante (Iban Urizarrek erabilitako izen artistikoa). Ismael Tomasen kantu baten grabazioa bere kanta batean erabili duela aprobetxatuz, Amorantek proposamen “eklektikoa” aurkeztuko du Iruñean.

 

Gernika. Picassotik Zumetara

Larunbatean 20:00etan, Gernika. Picassotik Zumetara dantza emanaldia eskainiko du Tantirumairu euskal folklore taldeak. Picassoren Gernika koadroan oinarrituta 2012an eskainitako lanean oinarrituz, Artea Oinezek Zumeta omendu duela kontuan hartuz, azken honen Gernikari ere keinu eginez eskainitako emankizuna. Emanaldiaren audioa Xabier Erkiziak prestatu du.

Agiñan jan-edana izanen da eta autobusa plazatik abiatuko da 17:00etan eta 22:00etan itzuliko da. Autobuserako izena emateko epea ekainaren 22ra arte irekia dago ikastolako bulegoan edo koordinazioa@oinez2017.ikastola.eus helbidean (7 euro). Euria eginen balu, kantaldia eta dantza emanaldia Harriondoa Kultur Etxean eginen lirateke 20:00etan (sarrera: 5 euro).

Itzuli
‘Oroitzapenei aditzen ikasiz’ ekitaldia prest du Nafarroa Oinezek ekainaren 24rako

Facebooken jarraitu

Twitteren jarraitu